Gazteentzako tailerrak, “Mugikortasun adimentsua. Ekonomia indartsua” lelopean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2016ko irailaren 19a

BidegorriFest jaialdia egin dute eskualdean, mugikortasun astearekin bat eginez.

Tolosako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat eginez. Ekintza horien helburua da Tolosaldean neurri jasangarriak eta jardunbide egokiak sustatzea.

Tailer horien helburua da oinezko, bizikletazko edo garraio publiko bidezko mugikortasuna bultzatzea, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz eta hiriko ingurumena eta herritarren ongizatea hobetuz.

Hori horrela, irailaren 22an, osteguna, TIZek mugikortasunaren inguruko tailerrak antolatu ditu LHko 6. mailako ikasleentzat.

“Mugikortasun adimentsua. Ekonomia indartsua” lelopean, gaztetxoak trafikoak sortzen duen kutxadura akustikoaz jabetuko dira, udaltzainen laguntzarekin. Horretaz gain, bizikletaren oinarrizko mantenamendua eta konponketarako eginbeharrak ere ezagutuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!