Marka pertsonalak hobetuz

Erabiltzailearen aurpegia Atletismo CF Tolosa 2015eko martxoaren 25a

Asteburuan kadeteen pista estaliko Espainiako Txapelketa jokatu zen, Sabadelen. 

Maria Lasak eta Izaro Perurenak 600 metrotan parte hartu zuten, eta biek denboraldiko marka onenak egitea lortu zuten. Lasa finalera pasa zen, eta seigarren gelditu zen. Perurena ez zen finalerako sailkatu, eta 12. postuan geratu zen.

Alejandro eta Gabriel Herrero anaiek 60 metro hesian hartu zuten parte. Alejandro zazpigarren gelditu zen, marka pertsonala eginez: 8.94. Gabrielek ez zuen finalerdietara pasatzea lortu; bi hesi jo eta lasterketa kaxkarra atera zitzaion. Hurrengoan ziur hobeto aterako zaiola. Ander Urangak ere parte hartu zuen, 60 metrotan, eta bere marka berdindu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!