Tolosako gimnastek denboraldi bikaina borobildu dute Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Gimnastika 2026ko maiatzaren 22a

Pasa den asteburuetan, Tolosako Gimnasia Erritmikoko Klubeko gimnastek Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten. Denboraldian zehar egindako lan bikainari esker, talde guztiek lortu zuten finalerako sailkapena, eta urtea modu ezin hobean borobildu dute Ibarra eta Bergarako saioetan.

Orotara, emaitza bikainak lortu dituzte maila ezberdinetan, eta talde askok Euskadiko txapelketetarako txartela eskuratu dute.

Amateur maila Euskadiko Txapelketara begira

Amateurren mailan (kadete, jubenil eta seniorrak) talde guztiek lortu dute Euskadiko Txapelketarako sailkapena.

  • Kadete A maila: Tolosa M taldea (Jade, Libe, Laia P., Maddi eta Laia G.) Gipuzkoako txapeldun bilakatu da. Tolosa P taldeak (Irati, Carmen, Noa eta Iraia), berriz, laugarren postu bikaina lortu du.
  • Jubenil B maila: Tolosa taldeak (Maddalen, Iraia, Nora, Nahia, Kloe eta Maddi) brontzezko domina zintzilikatu du.
  • Senior A maila: Tolosa M taldea (Ismene, Ane, Maddi A., Claudia, Lorea eta Maddi C.) hirugarren postuan sailkatu da, eta Tolosa P taldea (Alaine, Naiara, Dunixe, Sofia, Laura eta Ainhoa) laugarren postuan.

Eskola mailan domina eta sailkapen ugari

Eskola mailako alebin eta infantilek ere maila bikaina erakutsi dute, eta horietako bik Euskadiko Joko Eskolarretarako txartela ziurtatu dute.

  • Alebin C maila: Laskorain taldea (Ane, Nahia, Maria, Enea, Irune eta Iraia) zortzigarren postuan sailkatu da.
  • Alebin B maila: Herrikide taldeak (Ane, Nahia, Maddi, Laia, Karla, Nadia eta Aroa) zilarrezko domina lortu du, eta Euskadiko Joko Eskolarretarako sailkapena poltsikoratu du.
  • Infantil B maila: Tolosa taldeak (Irati, Ana, Maier, Elene, Lur eta Aroa) brontzezko domina bereganatu du.
  • Infantil A maila: Tolosa M taldea (Ane, Irati, Lorena, Nahia, Amel eta Maren) Gipuzkoako txapeldun izendatu da, eta Euskadiko Joko Eskolarretarako sailkapena lortu. Tolosa P taldea (Jule, Irati, Nere, Nerea eta Lide) seigarren postuan geratu da.

Urte amaierako jaialdia eta izen-ematea

Denboraldi bikaina izan da guztiontzat. Erronka guztiak gainditu eta kirolaz gozatzeko aukera ezin hobea izan dute gimnastek. Ikasturteari agur esateko, ekainaren 19an 19:00etan urte amaierako emanaldia egingo dute Usabalgo kiroldegian.

Datorren ikasturterako izen-ematea: klubak dagoeneko zabaldu du 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek cgrtolosa@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!