Santanderrera bidaia ilusio handiz bizitu dute gimnasta, entrenatzaile eta familia guztiek. Kadete mailan Tolosa H-ko Maren Alonso, Lujan Diez, Ellen Mills, Uxue Ormazabal eta Enara Jaka izan ziren txapelketan hasteko lehenak. Bikain jardun zuten tapizean eta denboraldian izandako gorakada demostratu zuten brontzezko domina leporatuz.
Olaia Echeverria, Aizpea Arroyo, Nahia Esnaola, Sara Rudel eta Irune Suarez klubeko gimnasta guztien erreferenteak dira. Jubenil taldea osatzen dute eta beren magiaz gozatzeko aukera izan da hilabete guzti hauetan. Ezin izan zuten beren lana guztiz demostratu, baina, indarberrituta itzuli dira 67 taldetatik 13. postua lortuz.
Tolosa P kadete bigarren taldea izan zen tolosarren azken ordezkaria txapelketan. Arene Amondarain, Ane Iraola, Aroa Madina, Uxue Morea eta Haizea Aldasoro mazoekin ere aritu ziren eta unean uneko urduritasunekin bere lanaz gozatzeko aukera izan zen 6. izanik 61 talderen artean.
Zoragarria izaten ari da talde guztien bilakaera astez aste. Gogoko tokian aldaparik ez dela diote.
Aipatzekoa klubean eratu berri den senior taldeko Nora Perez, Naroa Asenjo, Aiora Vega, Eneritz Diaz de Guereñu eta Ibai Lekuek, uztailean Zaragozan egingo den taldekako kopan parte hartzeko urrezko txartela lortu dutela. Bikain defendatu zuten ariketa lehen aldiz kategoria berrian.
Gimnastak, entrenatzaileak, familiak eta babesle ofizialak diren Cmo Valves, Garaje Tolosa eta Udarko Promo eskerrak ematen dizkiote klubetik. Haiei esker, klubeko gimnasten entrenamendu baldintzak beren beharretara egokitzeko aukera izaten dute.
Argazkiak: Tolosa CF eta Fotosport