Tolosa gimnastika erritmikoko taldeko gimnasten emaitza arrakastatsuak Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Gimnastika 2023ko mai. 25a, 11:57

Taldeka guztira 4 urre, 4 zilar, 2 brontze, eta bakarka domina bana lortu dituzte.

Azken asteetan Tolosako gimnastika erritmiko taldeko gimnastek Gipuzkoako Txapelketan parte hartu dute. Eskola kategorian Bergaran guztira 5 infantil talde eta 3 alebin talde izan ziren, eta bakarkako gimnasta bat. Goizez infantilen txanda izan zen. B mailan Tolosa 1 taldeko Libe, Nora, Laia, Jade, Laia eta Maialen txapeldun izan ziren urrezko domina lortuz. Ordiziako neskak, Nora, Nerea, Lucia, Maddi eta Eneritzek, brontzea. Eta bosgarren postuan Tolosa 2 taldeko gimnastak: Maddalen, Eider, Iraia, Nahia eta Kloe. A kategorian bi talde izan ziren parte hartzen. Arene, Aroa, Ane, Haizea eta Uxue Tolosa P taldeko gimnastek garaile izatea lortu zuten, eta Tolosa H-ko Lujan, Maddi, Ellen, Enara, Uxue eta Marenek txapeldunorde. Bi taldeek asteburu honetan Ordizian egingo den Euskadiko Joko Eskolarretarako txartela lortu zuten.

Arratsaldean alebinak aritu ziren Bergaran. Alebin C mailan, Herrikide taldeko Ane, Elaia, Lorena, Henard, Irati eta Marenek zilarrezko domina ekarri zuten etxera. B mailan bi talde izan ziren klubetik: Tolosatik Irati, Noa, Iraia, Noa eta Carmen Fleming Herri Eskola izenean txapeldun izanik; eta Ordiziatik, Lizeo Alkartasuna ordezkari gisa, Irati, Uxue, Iraia, Deiane, Nora, Uxue, Irati eta Deiane laugarren postua lortuz. Naroa Mejuto bakarkako lanetan aritu zen esku hutsik eta sokarekin, sailkapen orokorrean seigarren izanik.

Amateur kategoriak ere izan du bere finala Azpeitian eta bikain jardun dute. Kadete B mailan, Ibai, Sofia, Naiara, Lorea eta Laurak hirugarren postua lortu zuten. Kadete A mailako Tolosa H taldeko Claudia, Irati, Saioa, Lorea eta Irati izan ziren txapeldun eta Tolosa Uko Zihara, Maddi, Lexuri, Naroa, Maddi eta Ainhoa txapeldunorde. Jubenilak dira amateur mailako klubeko gimnasta helduenak. Ane, Luzia, Xubane, Maddi eta Ixonek zilarrezko domina lortu zuten. Bakarka ere izan ziren klubeko ordezkariak, Ibai Lekue txapeldun mazoekin eta Ane Martinez
hirugarren pilotarekin. Elkarrekin sailkapen orokorrean bigarren izan ziren.

Egunerokotasunean egiten den lanak eta esfortzuak badu bere saria, baina nabarmentzekoa benetan guztien artean duten babesa eta elkarlana. Noski, gimnastekin batera bidean dauden entrenatzaileak eta babesle guztiak: CMO Valves, Garaje Tolosa, Pulidos Nazabal, Udarko Promo eta bidelagun berri bezala Ehun Fisioterapia.

Klubak ateak zabaltzen ditu hurrengo ikasturtean gimnastika erritmikoan jardun nahi duen edonori. Informazio gehiago nahi izanez gero cgrtolosa@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!