Tolosa Gimnastikako bi talde, Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Gimnastika 2018ko urriaren 11

Larunbatean, Eibarko Ipurua kiroldegian Tolosa C.Fko gimnasta federatuek Euskadiko txapelketan parte hartu zuten. Infantil eta senior mailan jardun zuten, eta bi taldeek txapeldun izatea lortu zuten.

Emaitza garrantzitsuak dira, ezbairik gabe, lehen bi sailkatuek azaroan Murtzian jokatuko den taldekako kopan parte hartzeko txartela lortu baitzuten. Eta horrekin batera, Euskalgym-eko galan izateko aukera.

Infantiletan, Mara, Onintza, Ismene, Aitane, Carla eta Anek osatu zuten taldea. Sailkapena errazagoa izan zuten hauek. Senior taldearekin aritu zirenek, ordea, –Anne, Saroi, Joane, Irati Xiaoyan eta Iratxe– bost taldeen aurka lehiatu behar izan zuten.

Bestalde, taldekako beste bi kopa ere jokatu ziren, bata Guadalajaran eta bestea Zaragozan. Infantilak Zaragozan estreinatu ziren federatu mailan eta laugarren sailkatu ziren. Seniorrek hiru kopako txapelketetan hartuko dute parte, eta hori egingo duen talde bakarra izango da. Eta hori gutxi balitz, zilarrezko domina lepoan zutela itzuli ziren Zaragozatik.

Hortaz, datorren hilaren 11n Murtzian izango dira beren ariketak aurkeztuz eta beren lanaz gozatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!