Gimnastika erritmikoko denboraldi aurkezpena, Berazubin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Gimnastika 2018ko irailaren 28a

Igandean 11:30ean Tolosa CF Gimnastikak ikasturteari hasiera emango dio.

Ikasturtearen hasierarekin batera kirol taldeak lanean hasten dira. Tolosa CF Gimnastika Erritmikokoek denboraldiari hasiera Tolosako Berazubi futbol zelaian emango diote. Hitzordua igandean jarri dute, 11:30ean. Aurkezpen horretan laguntzaileak gogoan izango dituzte, eskertza ekitaldi baten bidez. Pulidos Leunlan, Mecanizados Garmendiola eta CMO Valvulas izango dira ekitaldi horretan. Tolosa CF Gimnastika taldea 180 kidek osatzen dute dagoeneko, eta guztiak deitu dituzte denboraldi hasierako ospakizunera. Herritarrak ere ikuskizunera gonbidatu nahi izan dituzte Tolosa CF-tik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!