Txundituta Ferialekuan ikusitakoarekin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Bolei Taldea 2019ko urtarrilaren 14a

Larunbatean, Tolosako Ferialekua energiaz, irribarrez eta gogoz jositako gaztetxoez bete zen. Guztira 30 haur izan ziren bertan jo eta su Toloboleiko I. Haurren Random Txapelketan. Horietako bost Donostiatik etorritakoak izan ziren, eta gainerakoak Tolosaldekoak.

6-15 urteko gaztetxoak, izen eman eta ondoren, zozketaz egokitutako taldeetan jolastu zituzten 3x3 modalitatean. Txapelketa 16:00etan hasi zen eta 20:00ak arte luzatu, guztira 26 partida jokatu zituztelarik. Ederra izan zen. Txundituta geratu ginen bertara gerturatutakoen  maila ikusita; ikusten da urtean zehar izandako ikastaroek ematen dutela beren fruitua!

Guztiak izan ziren larunbatean irabazle! Horren lekuko izan zen bakoitzak etxera eraman zuen kopa! Espero dezagun aurrerantzean ere, Toloboleiko gaztetxoek horrelako erakustaldiak ematen jarraitzeko aukera izatea!

Zorionak parte hartzaile guztiei!

 

DATUAK:

Parte-hartzaile kopurua: 30 haur.
Parte-hartzaileen adin tartea: 6-15 urte. 
Parte-hartzaileen bizitokia: Donostia (5 haur) eta Tolosaldea (25).
Guztira jokatu ziren partida kopurua: 26.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!