Hurrengo garaipenaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Bolei Taldea 2018ko azaroaren 12a

Asteburuko neurketaren amaieran, Euskaraldiarekin bat egin zuen Tolobolei Bidebidek: «Gu ere Ahobizi eta Belarriprest!».

Bosgarren garaipena lortu du Tolobolei Bidebidek. Larunbatean etxean jokatu zuten, Fortunaren aurka, eta tolosarrek 3-1 irabazi zioten Fortunari.

Lehen jokoan 25-21 nagusitu ziren, baina bigarrenean markagailua berdintzea lortu zuen talde bisitariak, 12-25 eginda. Azken bi jokoetan etxeko taldea gehiago izan zen, 25-18 eta 28-26, garaipena poltsikoratuz.

Datorren larunbatean sailkapeneko lehen postuetan berdinduta duen Cocinas Dueto Aranbizkarraren aurka jokatuko du Tolobolei Bidebidek. 16:30ean hasiko da neurketa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!