Tolobolei inoren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Bolei Taldea 2017ko aza. 28a, 16:19

Tolobolei hondartza bolei taldea Atarian Xabier Etxebarrietaren iritzi artikulu bati erantzuna eman beharrean aurkitzen da eta bertan aipatzen diren hainbat kontu argitu.

Lehenik eta behin, eta anekdotikoa bada ere, naranjito ez zen Bartzelonako olinpiadetako ikurra izan, Espainiako 82ko mundialekoa baizik. Gainera kolore laranjaren erabilera berak adierazitakoa baino anitzagoa dela esango genuke.
 
Erabat kezkatzen gaituena halere izenburuan erabiltzen den esaldia da. TOLOBOLEI vs. KARROZAK. Versus aurka denez argitu behar dugu Tolobolei ez dagoela inoren aurka. Bolei elkarte honen partaideak inauterizale amorratuak izateaz gain soilik kirol hau praktikatzeko leku finko baten beharra aldarrikatzera atera ginen kalera. Oraingoz ferialekuan bagaude ere edozein ekitaldia dela eta (abesbatzak, ganadu feria,...) ezer gabe geratzen gara.
 
Bestaldetik ferialekuan ez gaude bakarrik, guk baino leku gehiago duen apartatutako lokala dago buruhandiak kudeatzen dutenen esku eta beste aldean gure egoera berean dagoen egun Espainiako txapeldunak diren gimnasia erritmikoko taldeko partaideak daude. 
 
Guk kirol espektroa handitu nahi dugu, beste aukera bat eskainiz, dagoeneko atzetik 100 bazkide dituena, umeentzat eta helduentzat ikastaroak eskainiz, 60 pertsona ari direlarik. Txapelketak antolatzen ditugu, udakoan tolosaldeako 200 jokalari parte hartzen dutelarik. Gaztetxoen bolei pista ekipo bat lehian sartu dugu, burmuineko gaitza duen pertsonekin eta Saharako umeekin saio bereziak egin ditugu.
Agian guzti horregatik dugu herriaren atxikimendua.
 
Esan bezala ez gaitzazu inoren aurka jarri, ez da egia. Ez gaitzazu erabili udalaren kudeaketaren aurka jotzeko. Eta bukatzeko gonbita luzatzen dizugu Ferialekura etortzeko eta bertatik bertara ikusteko gure lana. Ateak irikita dituzu edozeinek bezala kirol eder honetaz gozatzeko.
 
TOLOBOLEI

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!