Txotxongiloen inguruko tailer berria, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2019ko martxoaren 14a

Larunbat honetarako, martxoak 16, 'Txotxongiloak: objektu bizidunen unibertso emankorra' izeneko tailer bat antolatu dute, Topic-en.

Tailer honetan, pentsaraztera bideratutako marko teoriko eta dinamikei esker, testuinguru desberdinetan txotxongiloen jolasaren indarra aztertuko dugu, betiere osasunaren testuingurura begirada luzatuz.

Horretarako, txotxongiloei buruz, objektuei buruz, eta hauei bizitza emateko ditugun baliabideen inguruan mintzatuko gara. Estrategia ezberdinak ezagutuko ditugu eta jolasen bitartez, txotxongiloekin lan egiteko eremu ereingarrian murgilduko gara. Horrez gain, hauekin egindako esperientzia desberdinak ezagutuko ditugu.

Esperimentuzko tailerra izango da, bakoitzaren esperientzian oinarrituz txotxongiloak sortuz, eta diren eta ez diren identitate zoragarri hauek oparitu dezaketen oroz ikasiko dugu. Kurtso honek, ikasten jarraitu ahal izateko bide hunkigarriak irekitzea espero dugu.


Tailerra Topic-eko pedagogia arduraduna den Karmele Kruzek emango du, eta besteak beste, osasun-langileei, irakasleei, txotxongilo egileei edota artista plastikoei dago zuzenduta. Topic-en izango da, 9:30eatik 13:00eara eta 45 euroko balioa izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!