Mr.Train antzezlana, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2018ko abenduaren 10a

Kataluniako Trukitrek konpainiak Mr. Train txotxongilo ikuskizuna eskainiko du larunbatean, 18:30etik aurrera, Topicen.

Tren honetara igotzen den oro, NOWHERE geltokian jaitsiko da. Bertan, Mr. Train eta bere txakurra –beno, bere txakurra, egia esan Mr.Traini ez zaio batere gustatzen txakur hau– bizi dira. Eguna joan eta eguna etorri, Mr.Trainek bere esku dagoen guztia egingo du txakurra geltokitik urrutiratzeko, baina txakurra beti geltokira itzuliko da.

Baina egun batean, dena aldatuko da eta txakurra ez da geltokira itzuliko. Orduan konturatuko da Mr.Train, zenbateraino nabaritzen duen txakurraren hutsunea, eta bere bila abiatuko da.

Aurkituko ote du txakurra Mr.Trainek? Erantzuna ezagutu nahi baduzue, ez ezazue galdu NOWHERE-era doan trena. Mr.Train eta txakurra zuen zain dituzue.

Mr.Train
Abenduak 15, 18:30, Topicen
6 urtetik aurrerakoentzat

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!