Teatralizatutako bisitak eskainiko ditugu uztailean ere

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2017ko uzt. 3a, 13:26

Topic museoa ezagutzeko teatralizatutako bisitek duten harrera ona dela eta, uztailean ere bisita horiek eskainiko ditugu. Nahieran egiteko aukera eskainiko dugu, eta taldearen arabera, bisita horiek gazteleraz edo euskaraz egin ahal izango dira.

Amaia Ruiz de Galarreta antzezleak eskainiko du saioa. Bisitariek Tolosako Txotxongiloen etxe magikoa era berezian ezagutzeko aukera izango dute, ibilbidea esperientzia ahaztezin bihurtuz. Saioa haurrei eskainita dago, baita familiei ere. 

Izena emateko aurrez honako telefono zenbakira (943 65 04 14) deitu edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi behar da. Taldeek gutxienez bost pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte, eta 100 euro ordaindu behar dute.

Topic museoaren ordutegian, aldaketak

Topic museoak udako ordutegia izango du ekainaren 20tik irailaren 15era arte. Data horietan museoak zein aldizkako erakusketak honako ordutegia izango dute: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara; astelehenetan itxita egongo da.

Irailaren 15etik aurrera, museoaren ordutegia ere aldatu egingo dute: astean zehar, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara irekiko dute; astelehenetan, berriz, itxi egingo dute. Asteburuetan eta jai egunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara irekiko dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!