2017/04/08 - 2017/04/16 00:00
Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik museoa ezagutuko duzue. Bisitariek modu berezi batean sentituko dute Txotxongiloen Etxearen espazio majikoa, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bihurtuko delarik.
Bisita hauek izaten ari diren arrakasta ikusita bisita saio bereziak egingo dira aste Santuan.
Egunak: 8/9 eta 15/16
Ordua: 12:00
hizkuntza. gazteleraz (euskeraz ere eskatzea dago)
Izena emateko: Telefonora deituta: 943 650 414 edo e-mail bitartez: cit@cittolosa.com .
Taldeek gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte.
Pertsona bakoitzeko salneurria 6 € izango da helduentzat eta 4 €, 12 urte bitarteko haurrentzat.
Bisita dramatizatuak ekaina bitartean izango dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?