Joan Baixas: «'Eroen ontzia' antzerkia elkarrekin egiteko interpelazioa bat da»

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2016ko mar. 22a, 08:44

Joan Baixasen unibertso artistikoa, Topic-en egongo da ikusgai, objetuak, instalazioak eta margolanak jasotzen dituen bilduma batekin.

Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionalak, Topic-ek, martxoaren 19an Eroen ontzia erakusketa zabaldu du. Bertan, Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren instalazioetatik hasi, eta artista bartzelonarrak Mangoneos gisa izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

Bere erakusketaren gidari lanak egin ditzan eskatzen diogunean, Baixasek begiratzera gonbidatzen gaitu: “Paseatu ezazu, begirada bat bota iezaiozu eta gero nahi duzun guztia kontatuko dizut. Batez ere bisitariari proposatzen diodan jolas bat da, eta zergatik ez, baita zirikatze bat ere”.

Eroen ontzia. Horrela deitzen da, “erdi aroko kondairak hedonistak, eroak, mozkorrak, txotxongilolariak, pailazoak, aktoreak… kanporatu nahi zirela kontatzen duelako, hau da, bizitza txarra zeramatela kontsideratzen zen edonor erbesteratua izaten zen”.

Erakusketa urriaren 2ra arte irekita egongo da. Liburuz eraikitako instalazio bat eta Magoneos izeneko 14 istorioz osaturik dago. Azken hauek, pieza txikiagoak dira “txotxongiloei buruzko galderak dira, txotxongiloek iradokitzen dituzten metaforak. Hariez osaturiko kontrol bat egoteak, jolas bat sortzen du nork nor kontrolatzen duenaren baitan, kontrola nork galtzen duen pentsaraztera eraman arte. Pieza hauek egunerokotasuneko eta gizarteko metaforak dira, zer da txotxongilo bat sinboloaren inguruan”.

Gonbidapena jolas eta hausnaketara

Joan Baixasek bisitaria pieza hauen artean mugitzen den ikusle aktiboa izatea nahi du “antzerki mugi ezin eta ixiltzat” duen erakusketa honetan. "Ez da eskultura erakusketa bat, antzerki lan bat izaten jarraitzen du, baina ez dago mugimendu eta hitzetan oinarrituta, baizik eta objektuen presentzia eta bisitariak bere istorioak sines ditzanaren iradokizunean”.

Baixasek argi dauka, arte pieza hauen artean, bisitaria nola nahi duen mugitzea. “Jokuan parte har dezala. Elkarren artean antzerkia egiteko pentsarazi eta irudikatzea proposatzen duen interpelazioa bat da. Nik ez dut antzeztu behar, baina zuk zure irudimenarekin egingo duzu. Jolas eta hausnarketara egiten den gonbidapen bat da. Txotxongiloak baina gehiago olerki bisualak direla uste dut. Pieza hauekin lanean ari nintzenean mugimendurik gabeko antzerkia egitea proposatu nion neure buruari”.

Eroen ontzia erakusketaren beste erakargarritasun bat, erakusgai jarri dituen margolanak dira, Baixasek oso gutxin erakutsi baititu bere obra piktorikoak. “Beti diot artistikoki pintura eta antzerkiaren artean nagoela, baina nire garapen profesionala antzerkian izan da eta pintura gehigarri bat, lagungarri bat, meditazio zona bat eta introspekzio bat besterik ez”.

“Topic-en etxean sentitzen naiz”

Eraksuketa hau “oso garrantzitsua da niretzat, duela urte bat hasi nintzen honetan lanean eta instalazio eta objektu hauek berriak dira nire lanean”. Lehen aldia da bere obra “eszenatoki gainean ez dagoela, bere lana hasi ohi zen moduan, marrazkiak berbegiratu nahi izan nituen. Zeramikarekin ere lan asko egin dut, nahiz eta inoiz ez ditudan pieza horiek erakutsi eta hemen horietako bi daude. Nire lanaren zabalkuntza guztia erakutsi nahi izan dut eta horregatik marrazkiek argitara atera behar zuten, batzuk berrogehi urte egon dira zain aramario batean”.

Ikusleari “nik sentitu dudan grina, erokeri hauek egiterako orduan, tonto batek bezala gozatu baitut” iristea nahiko nuke. “Oso ondo pasa dut erakusketa prestatzen, eta uste dut sortzen ari nintzen bitartean jolasean aritu naizenaren mezua helaraztea lortu dudala eta orain zure txanda da, jolas ezazu zuk ere ikusten duzun bitartean. Jolasa behin eta berriz aldarrikatu behar da eta artea, bere balioa hartuarazten laguntzen dion lurraldea da, bertan bere garrantzia hartzen duelako, nabariagoa delako. Baten bat, txantxa bat egiten egon daite artearen bidez eta aldi berean obra zoragarri bat sortu. Aldarrikapen bat egiten dugunean, edertasuna sortu eta aldi berean prozesuan gozatu daiteke”.

“Topic-en etxean sentitzen naiz”, esaten duen lehen gauza da, berak hain ondo ezagutzen duen Tolosako Topic Txotxontxiloen Zentroaz galdetzen diogunean. “Nik etxe bat eta lan egiten dudan estudio bat daukat eta oso gogoko dut jakitea Topic-en beti nire lanak aurkeztu ahal izango ditudala, leku hau oso berezia baita. Txotxongilo munduaren barruan estatus berezi bat dauka: alde batetik txotxongilo tradizionalei eta haur munduari leku haundi bat eskaintzen dio, nahiz eta material garaikideek ere baduten bere lekua. Etortzen naizenean oso ondo sentitzen naiz eta pixka bat probokatzailea izatea gustatzen zait eta erakusketa honekin lortu dudala uste dut, ikusi duen orok, orain arte erakutsi denarekin alderatuta, ez duela antzekotasunik dio. Horrek bide honetik goazela esan nahi du!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!