Larunbatean, Titiriguiri konpainiak bere azken lana aurkeztuko du Topic-en

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2015eko ekainaren 2a

Konpainia madrildarraren Hay un gallo en tu tejado ikuskizunak antzerkia, txotxongiloak, arte plastikoa eta teknologia berriak uztartzen ditu. Larunbatean izango da, 18:30ean.

Pertsonaia errealak eta animaziozkoak uztartzen dira, ikuslego guztiari zuzendutako jolas eszeniko interesgarriak sortuz. Gaia honakoa da:

Hiriburuko teilatu batean oilar bat dago harrapaturik. Beheko bizilagunak, oilarraren kantuak behiaren marrua dirudiela entzuten duenean, bere kantuaren zergatiaz galdetzen dio. Hementxe hasten da behiez beteriko belazeetara, egunero arrautzak jartzen dituzten oilarrengana eta Maca behi sinplearen bizitzara gerturatuko gaituen istorioa.

Umorea ardatz duelarik, Titiriguirik, pertsonaia ezberdinen arteko laguntasuna eta gainditzeaz hitz egiten duen istorioa kontatzen digu. Konpainia honen lengoaia txotxongilo eta animazioen arteko antzezpenaren nahasketa da. Berriro ere muntai honetan, pertsonaia errealak eta animazioek topo egiten dutelarik, mundu partikular eta berezi bat sortuz.

2008an sortu zenetik, Titiriguiri konpainiak haurtzarorako kalitatezko antzerkia eskaintzaren aldeko apustu egin du, haur txikienekin komunikatzeko modu berriak bilatuz eta ikertuz.

Iraupena: 45 min
Hizkuntza: Gaztelera
Ikuslegoa: Familiarra eta 3 urtetik Aurrera
Data: ekainak 6

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!