Asteburuan Gau Zuria eta Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta hori dela eta, TOPIC Museoan hainbat ekintza antolatu ditugu.
Larunbatean, maiatzaren 17an, 18:30etatik 01:00era bitarteko egitaraua izango da: 18:30ean, 4 urtetik gorakoentzat 'Itsasminez' izeneko txotxongilo ikuskizuna izango da. Horrez gain, ate irekiak izango dira egun horretan. Musika eskolako ikasleen emanaldia izango da, eta argazki lehiaketan aurkeztutako argazkien erakusketa zabalduko da. Horrez gain, 19/90 Pub-ak 'Blanc de Blanc' izeneko koktail-a prestatuko du eta TOPICen bertan zerbitzatuko du 3 euroren truke.
Igandean, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik museoa. Hemen ere musika zuzenean entzuteko aukera izango da Udal Musika Eskolako ikasleen eskutik. 12:00etan, berriz, argazki lehiaketako sari banaketa egongo da.
Beste museo batzuetan ere izango dira ekitaldiak:
GORROTXATEGI MUSEOA
Larunbatean, 19:00etatik 22:00etara bitarte, ate irekiak, eta Gorrotxategiko txokolate txuriaren dastaketa, musika eskolako ikasleen musikaz lagunduta. Igandean, 11:00etatik 14:00etara, ate irekiak eta txokolate dastaketa.
TOLOSALDEA TOUR
Larunbatean, 22:30etatik 00:00etara, antortxekin argiztatutako bisita gidatuak egingo dira alde zaharrean eta Santa Maria elizan.
LARRALGO EKOMUSEOA
Igandean, Usadio zaharrean egurraren erabileraren azken fasea erakutsiko da goizean zehar. Aurreko bi urtetan garatutako EGURRA programa didaktikoaren DVDaren aurkezpena ere egingo da. Amaitzeko, hamaiketako bat ere izango da bertaratzen diren guztientzat.