Aste Santuko Txotxongilo tailerra

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2014ko apirilaren 4a

Apirilaren 22tik 25era, 6 urtetik aurrerako gaztetxoak buztinarekin pertsonaiak sortu eta hauekin istorioak asmatzeko tailerra egingo dute.

TOPIC Museoak aste santuko txotxongiloen tailerra antolatu du. Bertan, txotxongilo tradizionalaren ezaugarriak ezagutu eta ipuin edo istorioko pertsonaiak eraiki edota nahi den hori sortzeko aukera izango dute gaztetxoek. Hauei bizia emateko asmoz, gainera, egiazko pertsonaietan bihurtzea erakutsiko zaie. Tailerra apirilaren 22tik 25era izango da, goizero, 09:00etatik 13:00era bitartean. Izen ematea zabalik da, eta bi bide daude horretarako: 943650414 edo cit@cittolosa.com. Salneurria 40 eurokoa da. Gehienez, 20 pertsonarentzako lekua izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!