Asistentzia sexuala baliabide gisa?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Neska Taldea 2018ko urt. 14a, 18:02

Orokorrean, gizartean asistentzia sexualaren existentziaren inguruko jabetze murritza dela esatera ausartuko ginateke. Ordea, badira hor nonbait batzuk, La terapia pelikula ikusi eta gaira halako hurbilpena egin dutenak. Bada, gaiaren nondik norakoak ulertzeko garrantzitsua iruditzen zaigu aniztasun funtzionalaren termino nahiz testuinguruan murgiltzea.

Lehenik eta behin, aipatu, «aniztasun funtzional» hitzaren erabilera nahiko berria dela; izan ere, 2005 urteko urtarrilean Foro de Vida Independientean proposatua eta erabilia izan zen. Gainera, une hartan, mundua eta historian lehen aldiz ezgaitasunari dagokion esanahi ezkorra aldatu nahi izan zen; halaber, ezgaitasun hitza erabili beharrean, foro hartan parte hartu zuten emakume zein gizonek bat egin zuten aniztasun funtzionala hitzaren erabileraren alde.

Desinformazioaren oinarrian, hezkuntza bereiztuak, errehabilitatzeko gaitasunak edo diagnostikoak; aniztasun funtzionaldun pertsona independenteen irudiak balidatu dituzte, elbarriak beraien desioetan, atzeratuak beraien sexualitatean, baliogabeak beraien sentikortasunean, estigmatizatuak beraien gorputza dela eta; eta azkenik, deformatuak. Azokako munstroak (begiratzen direnak, baina ez ukitu), maitasun platoniko eta senideartekoari lotuak.

Inork ez die azaldu ordea, sekula serioski zer den sexualitatea, eta beraz, beldurrez bizitzen dituzte harreman sexualak, eszenatoki berri bat baita beraien bizitzan. Izan ere, informazioa jasotzeko eremuak izan daitezke familia, instituzioak eta gizartea, baina gai hauei buruz hitz egiteko eremu hauetako sarbidea falta zaie; ez da gai honi buruz hitz egiten. Aniztasun funtzionala edo ezgaitasunen bat duten pertsona guztiak «hori» (sexua) gabe bizi behar dutenaren ideiaz eraikitzen dira; eta «hori» horrek ez du zerikusirik beraiekin. Askorentzat sexua soilik den bitartean, aniztasun funtzionala duten pertsona askorentzat «sexoterapia» da.

Beraz, zein da asistentzia sexualaren egitekoa edo zein helburu du honek arazo sozial honen aurrean? Espainian asistente sexualaren aldeko mobilizazio publikoa Bartzelonan hasi zen, beste proiektu batzuk agertzearekin batera, Yes we fuck! dokumentala adibidez, non aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatean zentratzen den. Gaur egun, asistente sexualaren inguruan hainbat proposamen teoriko eta praktiko daude. Aktore eta proiektu desberdinak dauden aldetik, hauen diskurtsoek eztabaida sortzen dute hainbat elementuren inguruan: asistentzia sexuala prostituzioa den bai edo ez, terapia mota bat bezala har al daitekeen, aniztasun funtzionala duten pertsonen zaintzarekin lotutako eskubidea al den, etab.

Ezgaitasuna eredu liberalak gainditua izan da. Estatua egiten da ezgaitasuna duen pertsona horren kargu eta instituzionalizatu egiten du. Gainbegiratze azpian biziko dira, profesionalek tutelaturiko departamentuetan, non beraien behar guztiak aseko dituzten.

Beraz, asistentzia sexualak, nolabait, baliabideak eskaintzen dizkie norbanako hauei. Diruz ordainduak direlako ez dugu pentsatu behar beraien egitekoa prostituzioan oinarritzen denik. Asistentzia sexuala eskaintzeaz arduratzen diren langileak pertsona formatuak dira eta badakite zein den beraien egitekoa, aniztasun funtzionala duten pertsonei ukatua zaien gorputza, plazera eta desioa bilatzen laguntzearena alegia. Argi adierazteko: pertsona guztiak dira espezie sexualak, sexuatuak eta erotikoak; eta honako errealitate berdinduak onarpena, eta bata zein bestearen errekonozimendua gainditzen du. Aniztasun funtzionala duten gizon eta emakumeen sexualitatea eskubide gisa kontsideratu beharra dago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!