Ohorezko neska kadeteen taldea bigarren

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2022ko maiatzaren 30a

Ohorezko neska kadeteen denboraldi bikaina ere bukatu da. Urte guztiko lan ikaragarriaren ondoren, Kopako finalera iristea lortu zuten, eta partidu bikaina jokatu arren, penaltietan ez zuten lortu garaipena. Hala eta guztiz ere, zorionak neskak! Ez da makala egin duzuen ibilbidea. Eta nola ez, eskerrak eman beharrean gaude Izaro Goenaga eta Irene Etxaburuari beraien neskekin egin duten lan onagatik. Zorte on aurrera begira eta gozatu orain arte bezala zuen zaletasuna den futbolaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!