1.go kadete mailako neskak txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2022ko maiatzaren 17a

Iragan larunbatean, Hernaniko Zubipe futbol zelaian TOLOSA CF - ANTIGUOKO KE taldeek igoera ffinala jokatu zuten. Partida oso lehiatua izan zen, eta bukaerara 0-0ko emaitzarekin iritsi ziren. Penaltiak izango ziren beraz, norgehiagoka honen irabazlea argituko zutenak. Eta, gure neskek ez zuten hutsegin, TXAPELDUN izan ziren.

Irati Jauregi eta Lore Etxaburuaren gidaritzapean, denboraldi bikaina burutu dute, ondo egindako lanak (beti ez bada ere horrela izaten) emaitza onak ere eman dizkie, beraz, ZORIONAK talde osoari. Eta datorren urterako jarraitu ilusio eta indar berdinarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!