Bukatu da nazionaleko nesken liga denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2022ko apirilaren 25a

Gure Nazional Mailako Neskek 8. postu duin batean bukatu dute 2021-2022 denboraldia. Aldaketa handiko hasiera izan zen pasaden udako aurredenboraldia, horrek dakarren urduritasun eta ezjakintasunarekin. Baina, asteak eta hilabeteak aurrera egin ahala, taldea indartzen eta konfidantza hartzen joan zen, horrekin batera emaitzak ere ez dira batere makalak izan eta azken partidua jokatu zuten atzo, ilusioz eta animoz tope joan arren, azken aurkaria ligako lider eta txapelduna zen, beraz, atzoko 2-0ko emaitzarekin, eman diote amaiera aurtengo liga denboraldiari. Zorionak neskak eta beraien gidari izan diren Aran, Txomin, Xuban eta Lander.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!