TOLOSA CF - BERRIOZAR CF

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2021eko ekainaren 11

BERAZUBI ESTADIO KANPOTIK BADA ERE, EMAN DIEZAIEGUN BULTZADA GURE NESKEI!!!!

Igandean, 16.30etan, partidu oso garrantzitsua jokatuko dute gure 2. mailako neskek Berazubin. Etxean irabazita, 3 puntuak maila berean jarraitzeko balioko dute. Horretarako, zaletuen berotasuna eta gertutasuna garrantzisuak izango dira, beraz, egoerak hala behartuta, harmailetatik ezin bada ere, kanpo aldetik eman diezaiegun behar eta merezi duten indarra. Aurtengo etxeko azken partidua izango da eta ederra litzateke, 90´iritsi, garaipena eskuratu eta merezi bezalako ospakizuna egin ahal izatea. Gogor borrokatu dute urte guztian zehar, ez dute etsi eta horren emaitza izango da mailari eustea. HANDIAK ZARETE NESKAK!!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!