TOLOSA CF - SESTAO RIVER CLUB ONLINE

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2021eko urtarrilaren 8a

ONLINE PARTIDA ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA

Egoerak horrela bultzatuta, Berazubi Estadio ikusleentzako itxita dagoenez, erronka berri bat dugu eskuartean, TOLOSA CFko jarraitzaileek, partidua telebistan ikusteko aukera eskeintzea. Horretarako,ondoren atxikitzen dugun youtube helbide hau erabiliko beharko duzue.

https://youtu.be/RnR0XiQz4-0

Gure ahalegin guztia egingo dugu, partidua ahalik eta txukunen emateko.

Bide batez, ateak irekitzen ditugu, jarraitzaileen artean, bolondresen bat balego, kamara lanak egiteko trebetasuna eta gogoa (ez da profesionla izan behar, gu ere ez gara eta).
Hala balitz, gurekin arremanetan jarri besterik ez luke. Beharrezko argibideak emango genizkioke eta guretzako laguntza ikaragarria litzateke, ANIMATU!!!!

*** ORAINGOA HIRUGARREN MAILAKOENA BADA ERE, BERDIN IZANGO LITZATEKE NESKEN PARTIDAK EMATEKO ERE, BIETARAKO DAUDE ATEAK ZABALIK ***

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!