Eskola kirolaren aldeko manifestazio deialdia

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2021eko urtarrilaren 5a

Egunon,
Urtarrilaren 9an, larunbatean, 12:00etan, hiru manifestazio egingo dira (hiriburu bakoitzean bat), Bultza Kirolak deituta (Tolosa CF plataforma honetara atxikita dago), eskola-kirola berriro hasi eta haurren garapen egokirako kirola egitea funtsezkoa dela aldarrikatzeko.
 
Argi daukagu osasuna dela garrantzitsuena, eta, ildo horretan, protokolo oso zorrotza entrenatu ahal izan duten talde guztietan aplikatzen da. Kirolari egotzitako kutsatzeen ehunekoa kutsatze guztien % 0,28-0,30 da; adituak, berriz, pandemia kontrolatzeko gobernuek hartutako neurriek haurrengan eragindako ondorio emozional negatiboez hitz egiten hasi dira.
 
Horregatik guztiagatik, larunbateko manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu. Jakina, maskara uneoro erabili beharko da (manifestazio isila izango da) eta pertsonen arteko distantziak mantenduko dira.
 
Plana honako hau da:
  1. 11:50 Hasierako antolaketa
  2. 12:00 Irteera
  3. 12:40 (gutxi gorabehera) Ibilbidearen amaiera
  4. Komunikatua irakurtzea
  5. Txalo zaparrada
  6. Manifestazioaren sakabanaketa
Eskertuko genizueke esatea joateko asmoa duzuen; izan ere, joango garen pertsona guztiok irteerako puntu zehatz batean egotea litzateke asmoa, elkarrekin manifestatzeko. Astean zehar zehaztuko dugu.
 
Besterik gabe, agur bero bat.
 
Tolosa CFko Zuzendaritza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!