Kaixo Tolosakide,
Ez genuen espero, aurten gure arropa berrien proiektua horrela zapuztuko zitzaigunik, ai ene!!! Ez dugu aukera handirik izan gure jokalari, zaletu eta jarraitzaileei erakutsi eta erosteko bideak jartzeko. Baina gure ilusioak aurrea jarraitzen du eta bide berriak jorratzea erabaki dugu. Hori dela eta TOLOSA CF ONLINE denda sortzeko ideia mahai gainean jarri eta berehala baiezkoa zuzendaritzako kideon artean. Orain beraz, ez duzue aitzakiarik izango zuen KLUB den TOLOSA CFk duen eskaintza zabala ikusi eta eskuratzeko. Eta bide batez, urteroko LOTERIA ere, bertan erosi dezakezue, aurten, egoera honek sortzen dituen zailtasunak kontutan hartuta , jokalariei ez banatzea erabaki bait da.
Hona hemen ONLINE dendaren helbidea:
https://tolosacf.shop/
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?