ESKER ONA

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2019ko abenduaren 19a

ZUEK GUZTIOK GABE, EZINEZKOA ZATEKEEN!!!

Kaixo guztioi:

Lehenik eta behin, eskerrak eman Berazubi Estadioan gure taldea animatzera hurbildu zineten Tolosazale guztioi, zuen berotasuna eta babesa benetan ezin hobea izan zen.

Bestalde, aipamen bat, partidua aurrera ateratzen lagundu zenuten babesle guztiei.

Nola ez, Zuzendaritzaren partetik, benetako esker ona gure ondoan lanean aritu zineten boluntario guztiei ere, zuek gabe, eman genuen maila ematea zaila izango zatekeen.

Azkenik, gure mutilei, Valladolid lehen mailako talde bat izaki, sekulako kasta eta garra erakutsi zenituzte; beraz, ZORIONAK!!!!

 

URTE BERRIAREN BUELTAN, DENOK BERAZUBIN TOPA GAITEZELA!!!!!!

 

TOLOSA CFko FUTBOLeko ZUZENDARITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!