Tolosa CF-ren futbol eskolan izena emateko epea zabalduko dute

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2019ko martxoaren 29a

Tolosa CF-ko futbol eskolan izena emateko epea zabalduko dutela azaldu du klubak ohar, baten bidez. Bi epe zehaztu ditu Tolosa CF-k izena emateko, eta lehenengoa astelehenean hasten da.

Batetik, apirilaren 1etik 12ra, Tolosa CF-ko bazkideen seme-alabek, eta 2011 urtean jaiotako eta gutxienez bi hilabeteko bazkidetza duten haur bazkideek eman ahal izango dute. Bestetik, apirilaren 23tik maiatzaren 3ra bitartean, 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gainontzeko haur guztiek eman ahal izango dute izena. Futbol eskolan eskaintzen diren lekuak baino eskaera gehiago izaten badira, zozketa bidez beteko dira horiek. Izen ematea Tolosa CF klubak Berazubiko estadioan duen bulegoan egin ahal izango da, eta horretarako ordutegia 16:00etatik 19:00etara bitarte izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!