Infantilak, txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2018ko apirilaren 22a

Ohorezko Infantil mailako neskek liga irabaztea lortu dute denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan.

Larunbatean 1-2 irabazi zuten tolosarrek Añorgan, eta garaipen horri esker Gipuzkoako txapelketa irabazi dute. Zelaian bertan ekin zieten ospakizunei, eta ondoren herriko elkarte batean bazkaldu zuten. Topa ere egin zuten lortutakoagatik.

Jardunaldi borobila izan da Tolosa CFko nesken taldeentzat. Infantilek liga irabazteaz gain, gainerako lau taldeek irabazi dute jardunaldi honetan. Lehen taldeak 3-0 irabazi dio Oiartzuni. Lurraldeko Kopako taldeak, berriz, aise menperatu zuten Goierri Gorri B taldea, 8-1. Lehen mailako infantilek ere Añorga izan zuten aurkari, eta 3-2 irabazi zioten. Ohorezko kadeteek 1-3 irabazi zuten Goierri Gorriren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!