[AULKITIK] Ez ginen kapazak izan

Erabiltzailearen aurpegia June Osinaga 2018ko ots. 1a, 11:45

Asteazkenean, elurrarengatik suspenditu zitzaigun partida genuen Goierri Gorriren aurka Beasainen. 18:30ak aldera abiatu ginen hara gogotsu. Partidaren lehenengo zatian, aukera garbiak eduki genituen baina zoritxarrez 1-0 bukatu zen. Bigarren zatian, beste bi gol sartu zizkiguten, eta partida 3-0 bukatu zen; horrela 18 jardunaldi eta gero gure lehenengo partida galduz.

Larunbatean, Leioako emakumeen aurka genuen eta asteazkeneko partida atzean utzita bizkairantz abiatu ginen irabazteko asmoz. Partida hasiera ez zen oso ona izan, beraiek jarri ziren aurretik markagailuan 1-0 eginez, baina 10. minutuan alboko sake baten bitartez Mireia Igartuak 1-1ekoa egin zuen. Baina emaitzak ez zigun luzaroan iraungo 2 minutu geroago, beraiek 2-1ekoa jarri zuten markagailuan. Lehenengo zatian beraiek izan ziren nagusi, gu berriz, ez ginen gure jokoa egiteko kapazak izan.

Lehenengo zatia amaitutakoan, Imanolek atentzioa deitu zigun eta hori zela behar genuena zirudien. Bigarren zatian beste ekipo bat ginela ematen zuen. Baloia gehiago ukitzen genuen eta aukera oso garbiak eduki genituen markagailua berdindu ahal izateko, baina ezin izan zen, partida 2-1ekoarekin bukatu zen.

Aste honetan partida oso garrantzitsua dugu etxean, liderra den Arratiaren aurka, larunbata 17:30ean Usabalen, sentsazio onak berreskuratzeko partida ezin hobea.

Animo neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!