Aurkezpena herritarren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2017ko abuztuaren 18a

Tolosa CF-ko lehen taldeak, uztailaren 26an egin zuen denboraldi-aurreko lehen entrenamendua.

Tolosa CF-ko lehen taldeak, denboraldi-aurreko lehen partida jokatuko du, bihar, Beasainen aurka, Berazubi futbol zelaian. 

Partida, 11.30ean hasiko da, eta taldea Tolosako herritarren aurrean aurkezteko aprobetxatuko dute. Partidu bikaina espero da, izan ere, arerioa ez da nolanahikoa. Goierritarrak, 2. B mailara igotzeko zorian izan ziren iaz. Klubak, herritar guztiei dei egiten die, Berazubi futbol zelaira jokalariak animatzera azaldu daitezen. Sarrera, doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!