Neskak Berazubin

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2017ko urtarrilaren 28a

Arratsaldeko 16:30etan Tolosa CFeko senior mailako neskak Berazubin jokatuko dute.

Arratsaldeko 16:30etan Euskal Ligako neskak Berazubiko zelaian garrantzi handiko partidua jokatuko dute. Aurrean Zarautz indartsua izango da. Tolosarrak bigarren itzuliari hasiera ona eman diote, etxetik kanpo jokatutako bi partiduak irabaziz eta etxean jokatutakoa berdinduz, seigarren posturaino iritsiz. Zarauztarrak aldiz hirugarren postuan daude, aurtengo denboraldia partidu bakarra galdu dutela, txapelketako lehenengoa, liderra den Oiartzunen kontra jokatutakoa hain zuzen.

Esan bezala gaur arratsaldean Berazubin indarrak neurtuko dituzte, eta zaletuen laguntza behar dute partidua aurrea atera ahal izateko. Animatu eta Berazubira hurbildu, ez zarete damutuko.

AUPA URDIÑA eta AUPA NESKAK!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!