Oporrak bukatu dira

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2017ko urtarrilaren 6a

Gabonetako oporrak amaitzear hemen ditugu berriz futbol liga-txapelketak. Baina gure taldeak ez dira oporretan egon. 3. mailakoek abenduak 30ean  Balmasedan partida izan zuten. Bertako talde indartsuaren kontra jokatu, eta galdu egin zuen, 1 – 0 emaitzarekin. lehen itzulia 24 punturekin amaitu dute, hamaikagarren postuan eta etorkizunari baikor begiratuz.

Behe mailako zenbait talde ere txapelketa ezberdinetan ibili dira. Ohorezko Kadete taldeak Ordizian egiten den Txapelketako 5. edizioan Real Sociedad taldearen kontra final-aurrean galdu zuen. Infantil Txiki taldeak lan bikoitza izan du. Urteko azken egunean Arrasaten “Txelis memoriala” jokatu zuten. Hauek era saio txukuna egin zuten Real Sociedad taldea bidean aurkitu arte. Eta aste honetan Bergarara joan dira. Bertan Real Sociedadek antolatzen duen nazio arteko txapelketaren aurretiko fasea jokatu zuten eta etxeko taldea lehen minutuan sartutako gol bati buelta eman ezinik  txapelketatik kanpo geratu dira. Alebinak Zubietan izan ziren, hauek ere Real Sociedadaren Gabonetako txapelketan. Hauek aldiz beste talde “profesional”baten  kontra galdu eta kanpoan geratu ziren, SD Eibarren kontra, 3 – 2 emaitzarekin galdu baitzuten.

Eta berriro ere pozik handiena neskek ekarri digute. Kadeteak Aretxabaletara joan ziren Bixente Etxeandia futbol eskolako txapelketara. Joan, bikain jokatu eta txapelketa irabazi. Infantil mailako bi taldeak ere bikain ibili dira. A taldekoak Donostian aritu ziren Intxaurdik antolatutako txapelketan, eta finala 0 – 4 Intxaurdi berari irabaziz txapelketa etxera ekarri zuten. Eta B taldekoak Gasteizen final-aurrean Aurrera de Vitoriaren kontra 1 – 0 galduz amaiera eman zioten bi eguneko txapelketari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!