Gaur arratsalderako plan bikaina dugu Tolosan. Arratsaldeko 16:30etan Tolosa CFeko lehen taldea Durangoko Kulturalaren kontra arituko da Berazubiko zelaian. Gureak lehen itzuliko etxeko azken partiduan orain arte emandako itxura onari jarraipena eman nahi diote, eta hirugarren postuan dauden Durangotarrak 2.B mailara igotzeko aukerak ez galtzeko asmoarekin etorriko dira.