Asteburuko partiduak

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2016ko azaroaren 25a

Futbolez betetako asteburua aurretik dugu. Larunbata arratsaldeko laurak eta erdietan Euskal Ligako neskak izango ditugu Berazubin. Etxetik kanpo jokatutako azken bi partiduetan lau puntu lortu eta gero Gasteizko Aurrera taldeari irabazi nahi diote sailkapenaren postu lasai batean egoteko. Usabalen eten gabeko saioa izango dugu. Goizeko bederatzietan 1. mailako Infantilekin hasi, eta arratsaldeko bostak eta erdietan 1. mailako kadeteen B taldea jokatuko duen partiduarekin bukatu arte. Eta igandean Usabalen izugarrizko futbol festa. Futbol Eskolako Alebin taldeetako sei partiduak izango dira, hiru mutilenak eta hiru neskenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!