Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berdinketarik gabe bukatu zen jardunaldia. Hamabi taldeek irabazi eta bostek galdu eta gero Euskal Ligako nesken emaitza dugu aipagarriena. Azken sei partiduetan 3 putuak lortzerik ezin izan eta gero bide onari heldu diote datorren astean Hernanin jokatuko duten derbiari begira. Mutiletan Euskal Ligako jubenilak eta Ohorezko kadeteak ere aurreko asteko porrota zuzendu dute eta lidergoan sendo jarraitzen dute. Eta Infantil Txikikoek aurtengo lehenengo partidua galdu zuten. Markagailua ez da zelaian gertatutakoaren adierazgarri, zigorra handiegia izan bait zen. 2. faseari gogor eutsiko diotelakoan gaude.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?