Asteburuko emaitzak

Zapore gazigozoa 3. mailako partiduan.

Zapore gazigozoa, bai. Gozoa, 3. mailako taldeak azken bost partiduak berdindu eta gero azkenean 3 puntuko garaipena lortu du,3 puntuak etxean gelditzen dira. Eta gazia, zoritxarreko jokaldi batean Mikel Urzelaik eskuin besoko sorbalda atera zuelako. Berehala bizkortuko delakoan eta bere jokoarekin alaituko gaituelakoan gaude.

Orokorrean emaitzak ez dira txarrak izan. 17 partidutatik, 8 irabazi, 3 berdindu eta  6 galdu dituzte Tolosa CFeko futbol taldeek. Preferenteko mutilak Beasaini irabazi eta gero sailkapeneko goikaldera gerturatu dira. Euskal Ligako Jubenilei aldiz, azken 9 partiduak irabazi eta gero Getxoko Romo taldearen kontra galtzea egokitu zaie eta 1. mailako jubenilak arazorik gabe 8-0 irabazi zuten Ordizia taldearen kontrako partiduan.  Ohorezko Kadeteek ezin izan zuten urak hartutako Berio zelaian beraien jokoa garatu eta urteko lehen porrota jaso zuten. 1. mailako Kadeteko bi taldeek irabaztea lortu zuten. Infantil mailan, Ohorezko taldeak garrantzi handiko puntua ekarri zuten Hernanitik, Infantil Txikikoek beste gol sorta sartuta lehen faseko azken partiduari begira jarri dira bigarren postua ziurtatuta dutelarik, baina lehen postuan dagoen Kostkasen kontra jokatuko duten partidua irabazteko asmoz. Alebinak erraz irabazten ari dira lehen faseko partiduak, 14-0 azkena.

Euskal Ligako Neskak Barakaldoren kontra galdu eta gero datorren asteburuan ratxa txarrari buelta emateko lanean ari dira. Lehia bikoitza Oiartzunen kontra, Jubenil eta Kadeteena. Jubenilek puntu bat  ekarri zuten etxera eta kadeteek  etxean bi galdu.  1. mailako Infantil neskei dagokionez,  A taldeko neskak Goierri-Gorriren aurkako partidua  irabazi egin zuten eta B taldekoak berriz galdu egin zuten Andoainen.

Hauxe asteburu honek emandakoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!