Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan partida ezin interesgarriak jokatuko dituzte TCF futbol sekzioko taldeak. Larunbatan, goizeko bederatzietatik aurrera, eta arratsaldeko zazpirak eta erdi bitartean, sei partidu izango dira Usabal kiroldegiko zelaian. Igande goizean Euskal Ligako Senior neskak Barakaldo taldea hartuko dute Usabalen, goizeko hamaikak eta erdietan, eta asteburua borobiltzeko 3. mailako mutilak, igandean arratsaldeko laurak eta erdietan Pasajes taldearen kontra ibndarrak neurtuko dituzte. Azken partidu hau Berazubiko zelaian jokatuko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?