Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2016ko urriaren 18a

Orokorrean onak izan dira asteburuko emaitzak. 15 partiduetatik 10 irabazi, 1 berdindu eta 4 galdu.

Gizonezkoen seniorrak ezin izan zuten partidurik irabazi, baina balio handiko puntua ekarri zuten 3. mailakoek Bermeotik, eta Prefererentekoek gol bakar bategatik galdu zuten Bergarakoen kontra. Jubenil taldeak Tolosan jokatutako partiduetan bi garaipen lortu zituzten, Euskal Ligan 3-0 Ariznabarrari eta Gipuzkoako 1. mailan 2-0 Alegiko Intxurre taldearen kontra jokatutako derbian. Kadeteak hirutik hiru garaipen lortu zituzten. Ohorezkoen mailan 0-7 irabazi zioten Lengokoak Donostiarrari partidu erraz batean. Eta Gipuzkoako 1. mailan A taldeak 0-8 irabazi zion Intxurreri eta B taldeak, partidu ikusgarri eta borrokatu batean, 2-1 irabazi zion Lasarteko Ostadareri. Infantilek berriro ere bikain. Ohorezko infantila 0-3 irabazi zion Zizurkilgo Danenari eta Txikik 0-4 Santo Tomas lizeoari. Eta aste honetan estreinatu diren Errendimentuzko Kimuek Lazkanori 1-5 irabazita hasi dira.

Nesken aldetik seniorrak Beasainen 1-0 galdu zuen, jubenilak Zarautzen 1-0 irabazita aurreko astean seniorrak galdutako partiduaren mendekua hartuta etorri ziren, Ohorezko kadeteak etxean Hernanin kontra 0-1 galdu eta infantiletan, Tolosa CFeko bi taldeen arteko partidua izan da ezin biek irabazi. A taldeak 3-2 irazbazi zion B taldeari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!