Bihar festa bikoitza izango da Berazubin. Alde batetik, auzoko jaiak izango dira, eta bestetik 3. mailako TOLOSA CFko taldeak partidua jokatuko du liderraren kontra, 16:30ean. Alaves B taldeak irabazi egin ditu ligako zazpi partiduetatik sei, eta bat berdindu. Hori bai, irailean TOLOSA CFren aurka jokatu zuen kopako partida Berazubin, eta ez zuen partida irabaztea lortu. Bihar gauza bera gertatu dadin guztion babesa beharko du taldeak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?