Borroka prozesu egoki, zintzo eta eraginkorra martxan jartzea ipar izanda, emandako lehen pausua ikastetxe bakoitzeko egoera analizatzea izan zen, benetan egoera horren gogor egiten zuten arazoak identifikatu ahal izateko. Ondoren, hauek guztiak zerrendatuta, ikasle ororen eskura egongo zen galdetegi bat diseinatu genuen, hauetatik ikasleriaren zati handi baten arazoak identifikatu genituelarik. Arazoen behin behineko aukeraketa eginda, eskari zehatz bat osatu genuen, baita honen atzean, Autodefentsa Sareko kideez haratago, ikasleriaren zati handi baten iritzia bertan islatuta zegoela adierazteko sinadura bilketa bat ere. Amaitzeko, hauen emaitzak Orixe, Laskorain eta Herrikide ikastetxeetako zuzendariei bidali genizkien. Aipatzekoak dira, prozesuan zehar ikasleon arteko gerturapena lortzera bidean egindako asanblada telematiko irekiak, whatsap talde irekiak eta baita prozesuari amaiera borobila eman eta hontatik irakaspenak, iritziak, akatsak, hobetu beharrekoak… ateratzeko ikasleriari zabaldu gehion galdetegia, zeinaren emaitzak oso baliagarriak izango zaizkigun etorkizun bateko jarduna hobetu ahal izateko.
Sartutako eskariak hainbat ondorio onuragarri zein beharrezko ekarri dituela esan dezakegu. Laskorain Ikastolan aldaketa garbiak ikusi ditugu hainbat aspektutan: klase telematiko guztien derrigorrezkotasuna kendu dela onartu eta helarazi zaie ikasleei; (hau eskatzearen arrazoia, klase hauetara sartzeko baliabide falta zein ezintasuna dutenei erreztasuna ematea zen, badakigu eta jendeak etxean bizi duen egoera guztiz aldakorra dela). Bestetik,
lehen aipatu bezala, arazo bilakatzen ziren ikasgaietan ere eskari zehatzak lortu ditugu Honen beharra, laguntza erabat murriztu batekin eta hankaz gora edukitako egoeraren aurrean, ikasketa prozesuari jarraitzeko zailtasunean nabari genuen. Bestalde, Herrikide Ikastetxean eskari zehatzak onartu ez badira ere, nabaria izan da ikasgai batzuetako lan-karga murrizketa. Azkenik Orixen, aipatutako planteamenduak martxan jarri bagenituen ere, ez genuen lortu ikasleriaren aldeko aldaketarik, baina bertatik ere irakaspenak atera ditugulakoan gaude.
Aipatzekoa da ere, Autodefentsa Sareko kideez gain, ikasle askok prozesuarekiko izan duten inplikazioa, benetan eredugarria izan dela; izan ere, jasan ditugun eta jasaten ditugun zailtasun sistematiko eta normalizatuetan ohikoa den sumisiora jo ordez, antolakuntzan berrestea izugarria izan da; eta lortutako aurrerapenek, hortxe dute erroa. Azken finean, ikasketa prozesuaren horrelako berrantolaketa baten ondoren, argiak dira jendeak hauetara egokitzeko dituen gaitasunen arteko ezberdintasunak (zure egoera ekonomiko zein sozialak baldintzatuta bizitzeagatik sortzen direnak), eta hauek identifikatu eta hauek deuseztatzera bidean indibidualismora jo beharrean antolakuntza dela bidea ikustea izan da guretzat prozesu honetan aberasgarriena, dudarik gabe lortutako baldintzen hobetzearekin batera; gainera egiaztatu dugu antolakuntzak bere fruituak ematen dituela.
Amaitzeko, gonbita luzatu nahi genioke ikasle orori antolatzera, kapitalaren akumulazio zikloak etorkizuna edukitzeko beharrezkoa duen lan-indar kualifikatua ekoizteko egituratuta dagoen hezkuntza eredu honek dituen gabezi horiei aurre egiteko bide posible bakarra baita!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!