Izena eman daiteke saskibaloiko TAKE Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2026ko maiatzaren 27a

Dagoeneko aukera dago saskibaloiko TAKE Eskolan izena emateko datorren denboraldirako.

Irailaren 7an hasiko da eskola eta datorren urteko ekainaren 12ra arte iraungo du. 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoen ordutegia astelehenetan 18:00etatik 19:15era eta asteazkenetan 17:30etik 18:45era izango da, eta 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoentzat astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara.

Urteko egitaraua ondokoa da:

  • Astean bi saio.
  • 12-15 jardunaldi.
  • GBCra irteera.
  • Gabonetako, Aste Santuko eta San Joan 3x3 txapelketak.
  • Hainbat irteera.
  • Denboraldi amaierako asteburu pasa.

Izena eman nahi dutenek TAKE klubarekin jarri behar dute harremanetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!