EBA ligara igotzeko bidean da TAKEko mutilen lehen taldea!

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2023ko mai. 4a, 19:17

Bi jaurdunaldi faltan liga irabaztea eta EBA mailara igotzea gure esku dago.

Goar Artetxe-ri, Redline Mekanika TAKEko entrenatzaileari, elkarrizketa egin diote. Hona hemen taldearen inguruan esandakoak: 

"Bi partidu gelditzen dira liga amaitzeko eta lehenengo postua berreskuratu dugu. Oso urte ederra izaten ari da taldeak egiten ari dena. Jaurdinaldi askotan lidergotzan egon ginen eta orain dela hilabete bat, Zarautzen aurka galdu ondoren, bigarren postura pasa ginen. Zorionez, nafarrek asteburu honetan galdu egin zuten eta lidergotza berreskuratu dugu. Bi partidu gelditzen dira liga amaitzeko eta eutsi egin behar diogu lehenengo postuari. Nola? Oso errez, gelditzen diren bi partiduak irabaziz. Lehenengoa, larunbat honetan, etxean, Usabal polikiroldegian arratsaldeko 20:00tan da. Partidu hori aurrera atera eta gero ligako azken partiduan pentsatzen jarriko gara."

Bi jaurdunaldiren faltan zein da taldearen helburua? 

"Helburua zuzenean igotzea da, azkenean txapeldun geratzea betirako da. Gainera, iazko esperientzia daukagu, final fourra jokatu genuena. Oso gogorra izan zen, semifinala errez irabazi genuen eta finala, bi prorroga ondoren, galdu egin genuen. Final four bat irabaztea oso zaila da, beraz, txapeldun geratzearen eta Eba ligara zuzenean igotzearen bila joan behar dugu bai edo bai. Horretarako, larunbat honetan, egurra! Ez daukat inongo dudarik taldeak maila ona emango duela eta partidua aurrera aterako dugula!"

Atletico San Sebastian eta Goierri izango dira bi aurkariak.

"Orain momentu honetan buruan daukagun talde bakarra Atletico San Sebastian da. Gabonetan beraien kontra Usabalen kopako semifinala jokatu genuen luzapen baten ostean, partidua galdu egin genuen. Hala ere, gure maila hoberena eman ez genuela iruditzen zait. Orain taldea nahiko konbentzituta dago, badaki zer gauza egin behar dituen, zeintzuk diren Atletico-ren indarguneak, batez ere hiruko jaurtiketak zaindu behar ditugu; bizpahiru jokalari oso arriskitsu dituzte hiruko jaurtiketetan. Kanpoko jaurtiketa horiek ondo zainduz eta errebotea menperatuz gero partidua oso alde edukiko dugu. Hori da momentu honetan buruan daukagun bakarra. Hurrengo astean Urretxu tokatzen zaigu, hurrengo astean pentsatuko dugu. Momentu honetan lehentasuna Atletico-ri irabaztea da eta hortan ari gara entrenatzen."

"Jendea animatu nahi dut Usabalera taldea animatzea etortzea. Talde gaztea da, denon beharra daukagu eta ikusleak datozenean babestugo sentitzen gara. Taldea maila ona ematen ari da eta ligako azkeneko partidua izango da etxean. Bertan gertatzen dena gertatzen dela, jokalariak zoriondu eta babestu behar ditugu azken partidu honetan. Ea denon artean partidua aurrera ateratzen dugun eta Takek irabazten duen!"

 

Beraz, badakizue, larunbat honetan Usabal Kiroldegian itxarongo zaituztegu, zuen babesarekin lortuko dugulako! 🥇💥🤩

 

    🏟️ Usabal Kiroldegia 
    🆚 Atletico San Sebastian 
    ⌚ 20:00

Aupa mutilak! Segi borrokan! 1,2,3... TAKE! 💙

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!