Eskertzeko hitzak garagardo azokaren parte izan diren guztientzat

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2022ko ira. 20a, 08:49

Garagardo azokaren amaierarekin batera, TAKE-koek eskerrak eman dute azoka aurrera ateratzen lagundu dute pertsona orori.

"Iritsi da aurtengo #TAKEABEER festaren amaiera! 
 
Beste behin ere, zuei esker, IKARAGARRIA izan da. Esker hitzak besterik ez ditugu gure lana eta antolatutako festarekiko izan duzuen harrerarengatik! Zuek gabe festa ez litzateke posible izango.
 
Eta nola ez, argazki guzti hauetan agertzen garenoz gain, egunero festa aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi esker mila bihotzez. Guraso, lagun… eta inguruko guztiak, zuek ere TAKEren parte zarete! 
 
Egun hauetan lan asko egin behar izan dugu, baina nekatuta bukatu dugun arren, egun pare batean deskantsatu eta inoiz baño indarberritugo ekingo diogu berriz ere gure egunerokoari! 
 
Adi egon! Segituan gure berri izango duzue eta!
 
Bukatzeko, berriz ere, eskerrik asko gure festara hurbildu zareten guztioi eta lanean aritu zaretenoi. Eta nola ez, gu zoriontzeko tartetxo bat hartu duzuen guztioi, MILA ESKER! 
 
Zerkausia datorren urterarte utzi eta saskibaloi kantxetara egingo dugu buelta orain. 2022-23 denboraldia hasi da TAKErentzat!  Bidean aurkituko gaituzue aurrerantzean, gustoko dugun kirolaz eta batez ere gure klubaz disfrutatzen!  
 
Aupa zuek! Eta aupa TAKE! 
 
#TAKEABEER"

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!