Izen-emateak zabalik 2022/2023 denboraldirako

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2022ko abuztuaren 2a

TAKE eskolan, infantil, kadete, junior edo senior taldeetan izen-emateak zabalik daude.

2011-2014 urte artean jaiotakoek TAKE ESKOLAn izena emateko aukera dute. 
Ordutegiari dagokionez: 

  • Ostiraletan, 17:15-18:45.
  • Igande batzuetan partidak izango dituzte.

2010. urtean jaiotakoek edo zaharragoek INFANTIL, KADETE, JUNIOR ETA SENIORRETAN izena emateko aukera dute. 

 

Aurten gestio programa berri bat ezarri da TAKEn, horregatik, izena ematea errazagoa izango da: ondorengo estekan sartu eta EMAN IZENA! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!