Uztailean saskibaloian aritzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2020ko eka. 19a, 13:51

TAKE klubak Saskibaloi Campusa antolatu du uztailerako. Bi multzotan banatuko da: batetik, infantil eta kadeteak, eta bestetik benjamin eta alebinak.

Bi multzoetan lau txanda osatu dira, bakoitza astebetekoa: ekainak 29-uztailak 3; uztailak 6-10; uztailak 13-17 eta uztailak 20-24.

Infantil eta kadete multzoan (2005-2008 urteetan jaiotakoak) 8-10 jokalariz osatutako taldeak izango dira. Tolosa ingurutik mendi bueltak, bizikletan paseoak eta inguruko herrietan ekintzak egingo dira. Inguruko herrietan saskibaloian entrenatuko dute (Alegia, Ibarra, Anoeta, Villabona...). Ekintzak Tolosan hasiko dira 09:00etan eta Tolosan amaituko dira 14:00etan. Eraman beharrekoak: kirola egiteko arropa aproposa; aldatzeko arropa (zapatilak barne); eta hamaiketakoa. Ezingo dute mugikorra eraman (begiraleek izango dute eskura behar izanez gero). Aste bakoitzeko prezioa 50 eurokoa izango da.

Benjamin eta alebin multzoan (2009-2012 jaiotakoak) ere 8-10 jokalariz osatutako taldeak izango dira. Ekintzak Tolosan hasiko dira 09:00etan edo 11:00etan, eta Tolosan amaituko dira 11:00etan edo 13:00etan. Alhondiga plazan hasi, eta bertan amaituko da. Eraman beharrekoak: kirola egiteko arropa aproposa; aldatzeko arropa (zapatilak, kamiseta eta galtzak. Protokoloak direla eta, entrenatzeko arropa eta zapatilak entrenamenduan bertan bakarrik erabiliko dituzte. Ezingo dute mugikorra eraman (begiraleek izango dute eskura behar izan ez gero).  Aste bakoitzeko prezioa 30 euroko da.

Izena emateko www.takesb.eus webgunean sartu behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!