[Gutuna] Garagardo festa osteko eskertza gutuna

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2016ko urriaren 3a

TAKEk bigarren aldiz antolatu du Tolosako Garagardo Festa aurtengoan. Pixkanaka pixkanaka denboraldiaren dinamika hartu dugun honetan, atzera begiratu eta Garagardo Azokara gerturatu zareten pertsona guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Eskerrik beroenak, ez soilik Garagardo Festara gerturatzeagatik; baizik eta, Garagardo Festa ospatu zen lau egunetan bizi izan genuen giro lasai eta beroa ahalbidetzeagatik. Izan ere, berotasun horretan murgilduta lanean aritu ginen bolondresei esker lortu zen giro paregabea Tolosako Zerkausian. Gainera, ez genituzke aipatu gabe utzi nahi etengabeko laguntza eskaini eta eman diguzuen hainbat eta hainbat enpresa, elkarte eta eragile. TAKEtar familia handi hau osatu duzuen guztioi, eskerrik asko bihotz-bihotzez, beraz!! Hurren arte!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!