Eskerrik asko Zipi eta Zape

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Senior Neskak 2016ko apirilaren 18a

Denboraldiko azken partida jokatu genuen asteburuan Hondarribian. Beste urte bat egin du senior nesken taldeak eta hemen ere izan ditugu geure une gaziak, baita makina bat une gozo ere. Talde gaztea da, berria, baina lanean eta saskibaloiaz gozatuz senior nesken talde sendoa lortuko dugu, badakigu.

Gaurkoan, hala ere, aipamen berezie egin nahiko genieke txoko honetan gure entzenatzaileei. Izan ere, azken hiru urteetako ibilbidean lagun izan ditugun Kepak eta Ikerrek, Zipik eta Zapek, arrazoi ezberdinak medio, gure entrenatzaile izateari uzten diote.

Badakigu ibilbide guztiek dutela amaiera eta honena ere iritsi bada ere, gogora ditzagun maiz elkarrekin izandako momentu on eta txarrak; elkarri eragindako haserre, buruko min, malko eta barre algarak. Askotan ez dugu jakin elkar ulertzen, beste zenbaitetan ez dugu lortu nahi genuen hori kantxan demostratzen eta askotan jakin dugu elkarrekin aurrerapausoak ematen. Horregatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu biei.

Denboraldia amaitzeko, hala ere, ekitaldi garrantzitsu bat daukagu apirilaren 30ean. Afari eta parranda eder batekin, zapore bikainarekin bukatuko dugu denboraldia, bai horixe!

Aurrerantzean ere kantxa inguruan ikusiko dugu elkar!!

Gora TAKE, gora senior neskak, gora kakahueteak eta gora “el gato volador”.

Aupa XUXTA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!