Larunbateko norgehiagoka liga amaitzeko azken aurrenekoa zen, etxean jokatzea zegokigun eta azken partidako garaipena oraindik gogoan genuen. Beraz, honetan ere, garaipena etxean geratzeko gogoa eta esperantza ez ziren falta. Gauzak horrela, partidaren hasiera ona izan zen, defentsan gogor estutu eta erasoan asmatzea lortzen zelarik. Honela, markagailua hasiera batean gure alde mantendu zen.
Hala ere, partida aurrera joan ahala, hasierako kontzentrazioak ihes egin zuen eta ezin izan genion emaitzari eutsi. Aurkarien presiotik irtetea lortzen zen arren, ez zen nahikoa izan Bera Berako neskek ateratako aldea berreskuratzeko eta tamalez partidaren amaierara 42 – 50 ko markagailuarekin iritsi ginen.
Hasiera batean partida irabazten hasi izanak argi utzi zuen gure taldea gai dela Bera Bera bezalako talde indartsu bat garaitzeko, baina betiere ehuneko ehuna emateko gogoak partida osoan irauten badu. Hala ere, aipatu beharrekoa da, markagailua gure aurka zegoenean ere, ez zela burua jaitsi eta aulkitik zetozen animoak etengabeak izan zirela, benetako talde bat garela erakutsiz!
Saskibaloiaz gozatu eta taldekideenagandik ikasteko aukeraz betetako denboraldi baten ostean, datorren astean azken partida jokatzea dagokigu, eta ziur nago, talde bat izanik eta kontzentraturik jokatuz, denboraldiari amaiera ona eman diezaiokegula! Aupa nexkak!
1, 2, 3 …XUXTA!