Sentsazio onak berreskuratuz

Erabiltzailearen aurpegia Miren Berasategi 2016ko martxoaren 15a

Gauza onak etortzeko itxaron egin behar omen da. Gure taldera ere iritsi dira, berandu, baina hementxe daude.

Ia berotzeko denborarik gabe kantxaratu ginen larunbatean. Aurkari ezaguna genuen aurrean eta bagenekinen gauzak ondo eginez gero, autoestima igotzeko beharrezkoa genuen garaipena lortuko genuela. Defentsan gogor arituz eta erasoan aukerak sortuz, halaxe egin genuen eta garaipena Tolosan geratu zen, denboraldia beste sentsazio batekin bukatzeko aukera emanez.

40 minutuko lana izan zen eta, oraingoan bai, egindako lan horrek bere fruituak eman zituen. Hiru partidu besterik ez zaizkigu geratzen denboraldia amaitzeko eta badakit larunbateko partida bukatu genuen sentsazio berarekin bukatzeko gai garela.

1,2,3…XUXTA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!